Mikelazulo kultur elkartea
Biladi-Hadi:hamika begirada Palestinari Euskal Herritik
BILADI HADI hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik izeneko liburua
eta diskoa Biladi Hadi elkartasun brigadak Euskal Herriko hainbat sektoretako
hamarnaka pertsonarekin batera hilabeteetan garatutako proiektua da. Biladi
Hadi 2010ko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada da,
kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean ari diren euskal herritarrek
osatua: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta
ikasleek, besteak beste.
Euskal Herritik elkartasuna adieraztera abiatu ginen Palestinara, eta herri
bat ekarri genuen bueltan, bihotzean gordeta. Ekarritakoak gutxi du
oroigarritik, eta asko, behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko
lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik
abiatuta, ekin diogu gurean herri palestinarraren aldeko elkartasun olatua
sortzeari.
Bide horretan aurrera egindako pauso bat baino ez da liburu hau. Euskal
Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta
hitzak jarri dizkiegu gure bidaian ateratako irudiei: palestinarren
sufrikarioaren isla diren argazkiei. Horien bitartez, bat egin nahi dugu
nazioartean garatzen ari den Israeli Boikot ekimenarekin, Israelek zapalketa
alde batera utzi, eta herri palestinarra aske utz dezan.
Urrats txiki honek beste batzuk ekarri beharko ditu atzetik, azkenean herri
gisa elkartasuna eta babesa eman diezaiogun Palestinari, eta herri gisa egin
diezaiogun aurre Israeli. Bitartean, ordea, badugu zerbait eskuartean hartu eta
begiratzen dugun bakoitzean bere etorkizunaren eta ametsen jabe izan nahi duen
herri bat badela gogoratzeko. Izan dadila liburu hau askatasunaren aldeko beste
urrats bat. Elkartasuna ematera sekula gehiago itzuli behar izan ez dezagun.
Zine Txiroa Oreretan Urtarrilaren 12 de enero
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia zuzendariekin.Oarso Musikaren kideak ere egongo dira tertulian.Proyeccion del documental y tertulia con las directoras.Tambien participaran miembros de Oarso Musika.
Arratsaldeko 19:30-etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean "Vecinos, bandurrias & guateques"
(Sandra Cuesta & Larraitz Torres / Euskal Herria / 2009)
(Euskara)
Dokumental honek kosta- muga herri baten eszena musikala erakusten digu.
Leku hau betidanik musika mota ezberdinetaz interesatuta egon da. Pelikulak
pasio musikalaren ardatza jotzen du eta gazte batzuei kameraren bidez gerturatzen
da.
Larraitz Torres eta Sandra Cuesta elkar Colombina´s osatzen dute. Beraien lana
diskurtso artistikoa, musika, zinea, erakusketa, dokumentala eta hitzaldien
arteko harremanak sakonki aztertzen ditu. Elkar lanaren fusioan identate bakar
bat osatzen dute, identitate pertsonalak nahastuz eta alde batera utziz. Edukin
guztiak zentzu haundiz nahasten dituzte, beraien arteko harremanak sakonki
aztertuz, istorio nahasiak biltzeko. Beraien lanak ibilbide subjetibo bat da
proporasatzen digu, aurrera pausoak maitasuna, eguneroko bitxikeriak eta
memoria nahasten dituen bide batean.
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.
GOSARI-SOLASALDIA:
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.
NON: Mikelazulo Kultur Elkartean, Errenteria-Orereta. Beheko Kalea 4- behea
NOIZ: Abenduaren 18, Igandea, goizeko 10:30etan.
NORK: Bakalhau eta Mikelazulo Kultur Elkarteak.
http://bakalhau.info/ http://www.mikelazulo.com/ telef:943 51 70 02
Kultura librea?
Kulturak berez izan beharko luke libre, baina
kultura libre izateko eskatzen ari gara, eta kontraesana beharko lukeen arren gure gizartearen benetako behar bat da.
Baina zer ulertzen dugu kultura librea esatean?
Bakoitzak bere ikuspegi edo definizioa izango du,
Bakalhauko kideok Mikelazulo Kultur Elkartearekin batera antolatu dugun gosari-solasaldi honetan
ikuspegi eta definizio ezberdinak emango ditugu,
ez da hala ere gure helburua kontzeptuaren inguruan eztabaida amaigabean murgiltzea.
Gizartearen behar bat denez,
Kultura Librea landu eta defendatzeko klabe politikoak zehazten saiatuko gara.
Jakin beharko dugu zerk ematen dion sostengua gaur egungo sistema kulturalari:
Noiz sortu zen gaur egun ezagutzen dugun jabetza intelektuala?
Zein bidetatik iritsi gara sormenaren apropiazio indibidualistara?
Zein balore eta ideiatan sostengatu dezakegu Kultura Librea?
Hasteko hiru enfoke ezberdinetatik helduko diogu gaiari:
Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez. http://www.27zapata.com/ ;
Estetika eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik. http://www.myspace.com/hedoietxarte ;
Teknologiaren bide eraldatzailetik Marko Txopiteari esker. http://www.ikusimakusi.net
Ondoren eta helburu nagusia izanik,
solasaldi irekia izango dugu gosari goxoak lagunduta eta hasieran aipatutako helburua lortzeko asmoz:
Lortuko dugu Kultura Librearen alde egiteko klabe politikoak zehaztea?
Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!
Aurretiako irakurgaiak:
Jakintza askearen definizioa: http://opendefinition.org/okd/Euskara/
Lan kultural libreen definizioa: http://freedomdefined.org/Definition
Software librearen definizioa: http://www.gnu.org/philosophy/free-sw.html
Izen ematea:
mikelazulo@hotmail.com-en.
Uxune Aizpurua Unsaine

Mikelazulo Kultur Elkartean
Azaroak 29- Abenduak 25 bitarte
Asteartetik igandera 16:00 tik aurrera.
Uxune Aizpurua Unsain naiz, Oiartzunen jaio nintzen 1984an,
baina hemezortzi urterekin Gasteizera joan nintzen Filologia Hispanikoa ikastera.
Betidanik atsegin izan ditut marrazketa, argazkilaritza eta literatura.
Gasteizen bi argazki erakusketa antolatu nituen Periscopio lehiaketarako 2007an Lisboa izenarekin eta 2008an A lo hecho pecho izenarekin.
Mikelazulon Maroko izenarekin antolatu dudan erakusketa honetan, herrialde horretako irudiak aurkituko dituzue:
Chaouen, Tanger, Marrakech eta Assilahn egindako argazkiak aukeratu ditut. Bertako biztanleen egunerokotasuna ageri da irudietan.
Egunerokotasuna eta adierazgarritasunaren arteko lehia adierazi nahi izan dut, gugandik hain urrun ez dagoen herrialde batean.
Hurbiltasun geografikoa ez dator bat urruntasun kulturalarekin.
Desberdintasun tenporala ere badago tartean, han zaudenean iraganerantz bidaiatu duzula dirudizu:
jostunak eta artisauak kaletan, nekazaritzaren garrantzia, emakumeen zama familiarra eta erregearen nonahikotasuna lokal guztietan, bai denda edo jatetxeetan.
Bestalde, denok dute telebista eta edonon jartzen dute, gehienak futbolzale amorratuak baitira. Kontrastez jositako herrialdea da.
Horregatik beraientzat egunerokotasuna dena niretzat adierazgarri bihurtzen da.
Astelehena 17 arratsaldeko 19,30etan MIKELAZULON Hitzaldia:
Astelehena 17 arratsaldeko 19,30etan MIKELAZULON Hitzaldia: Taha Azeez(Bagdad-Irak) http://www.mikelazulo.com/
Eider Zabaletaren Margolanak
Kaixo,
Durrutyk inguratzen dioten gauzetatik abiatuz eta hauekin jostatuz, bere zetabetik pasa ondoren sortzen dituen irudiak jarri ditu ikusgai.
Teknika ezberdinak erabili ditu bere lanetan, olioa, tintak eta grabatua.
informazio gehiago:
www.begonadurruty.com
bdurruty@gmail.com
Laura Diez Miner argazkilariaren Eraikitako Paisaiak erakusketa
Egilearen hitzetan, “toki jakin batetik ikusten den lurraldeari edo espazioari deitzen diogu paisaia. Definizio hori literalki hartuz gero, paisaiaren adiera eta definizioa, ikusten ari den pertsonan edo behatua den objektuan oinarritzen da ezinbestez. Bi elementu horiek gabe ez dago paisaiarik, espazioak iraun arren. Gure paisaiek gure existentzia, gure sendotasunak, gure negarrak, gure asaldurak, gure aldarriak metatu dituzte, eta metatzen jarraitzen dute. Paisaia gara, herria paisaia baino ez da”.
Laura Diez Miner argazkilariaren Eraikitako Paisaiak erakusketa zabalik izango da Mikelazulon uztailaren 17ra bitartean.
Acción creativa.
http://www.youtube.com/watch?v=XWmH3qJqLr0&feature=channel_video_title
Ekitaldi honekin amaiera emango zaio XI. Poesiaren Asteari.
Ekitaldi honekin amaiera emango zaio XI. Poesiaren Asteari.
Informazio gehiago:
mikelazulo@hotmail.com
Aprovechando la acampada del movimiento 15-M se leerán poemas de escritores árabes
La organización y los participantes del recital han decidido trasladar el mismo al espacio de la plaza del Boulevard de Donostia, en la acampada por la democracia real y «donde el espíritu que impregna dicho espacio se asemeja a lo que en las distintas plazas de los países árabes se ha expresado».
El mismo es «el de los colores de la dignidad y la libertad» y es por ello que habrá un recital en poemas árabes en el Boulevard a partir de las 21.30 horas, en euskera, castellano y árabe.
Homenaje
Dicho recital poético es un pequeño homenaje a los millones de árabes que este año se han levantado contra sus gobiernos. Tal como señalaba el manifiesto de intelectuales de los países arabes, «han abierto una nueva era de las luces en nuestros países, han tomado sobre sí el dar fin al reino de la arbitrariedad. El amanecer que ha comenzado en los países árabes tiene los colores de la dignidad y la libertad», expresan.
Partiendo de poetas firmantes del manifiesto, «hemos encontrado un mundo de poesía y hemos seleccionado poetas de Marruecos, Túnez, Siria, Libano, Irak, Egipto, Palestina y Bahrein. Hemos agrupado los poemas en torno a tres ejes: 'poemas que invitan a la dignidad y cantan la esperanza de la lucha, las alas de la libertad'; 'poemas del disfrute de la libertad, y de la creación y descubrimiento de nuevos mundos, libres de coherciones al pensamiento único del poder' y por último 'mujer libre y creadora: el papel de la mujer en las revueltas de este año'. Así, hemos querido expresarlo mediante poemas de mujeres comprometidas con la liberación».
Tomarán parte «en la declamación de los poemas, en la música y en la elaboración audiovisual gente de Euskal Herria, Marruecos, Sahara, Egipto».
XI. POESIAREN ASTEA ‘Poesiaren ibilbideak’
‘Poesiaren ibilbideak’
MIKELAZULO KULTUR ELKARTEA
Egitaraua:
Maiatzak 26, 20:00:
‘Huntza hezur berritan’ musipoema emanaldia. Hitzak Juan Ramon Makuso, biolina Jon Makuso.
Maiatzak 27, 20:30:
‘Duintasunaren eta askatasunaren koloreak’, herrialde arabiarretako poesian oinarritutako errezitaldia.
Maiatzak 28:
18:00etan 'Igo gora' errezitaldia: Marco Bianchi (soinuak, ehundurak), Manex Agirre (ahotsa) eta Jon Aranburu (gitarra, zaratak, ahotsa).
20:00etan ‘Bustilehorreko poemak (itsasoa eta jendea)’ errezitaldia: Jose Luis Otamendiren hitzak, Juan Azpillagaren musika.
Maiatzak 29, 10:30:
‘Poesiaren ibilbideak’ gosari-solasaldia, hiru gonbidaturekin: Imanol Epelde, Ixiar Rozas eta hirugarren bat.
Bazkari herrikoia Txintxarri elkartean (izena emateko: mikelazulo@hotmail.com)
17:00etan errezitaldi kolektiboa, Oihana Leundak egindako iruditik abiatuta. Parte hartzea irekia izango da eta Poesiaren Astean aurreko hamar urteetan parte hartu duen jendea ere gonbidatuko dugu parte hartzera.
Ekainak 2, 20:00:
‘Bulkada’ liburuan oinarritutako errezitaldia, Jon Benitoren eskutik.
*Bazkaria izan ezik, ekitaldi guztiak Mikelazulon izango dira.
** Kartela: Oihana Leunda.
“Hamar urteko ibilbidearen ostean gogoetarako erabiliko dugu XI. Poesiaren Astea Mikelazulon. Hamar urte hauetan poesiari loturiko argitalpen, erakusketa eta emanaldi ugari ezagutu dugu. Aste osoko egitarauak prestatu arren sarritan geratu izan gara esku artera iristen zitzaizkigun proposamen guztiak ekitaldien zerrendan sartu ezinik. Poesia gutxiengo batek jarraitzen omen duen literatur generoa izanik, nola uler tamainako mugimendua? Poesiak dituen berezko ezaugarriek erraztu dezakete publikoarekiko harremana eta beste diziplina artistiko batzuekin egiten ahal den elkarlana? Poesiaren Aste honetan atzera begiratuko dugu aurrerako grinaz, eta galdera horien inguruan mugituko gara parte hartzaileen laguntzarekin: emanaldien ostean solasaldi laburrak egingo dira ikusi berri diren errezitaldiei buruz, gogoetarako tartea zabalduko da igande goizeko gosari-solasaldian”.
INFORMAZIO GEHIAGO (osatzeke):
HUNTZA HEZUR BERRITAN
Huntza, landare apala da; paretak eta beste euskarriak behar ditu garatzeko, bere ibilbidea egiteko. Ni, gizaki bezala, bidea egiten ari naiz, egunero goizeko argiarekin batera.
Ez dut sinesten esaten denean, poesia agortua dagoenik, agian hori esaten duenak, bera da, agortua dagoena. Gizakiaren ahalmena hor dago, giza baldintza hori baita, beti egon behar dugu gure izpiritua lantzen, argitzen.
Gogoratzen dut nire haurtzaroan, Errenterian saiatzen ginen trolebusa bi pisutakoa hartzen. Goiko solairu horretatik, nire begirada iruditzen zitzaidan, argiagoa zela. Eta gogoratzen dut Donostiarako bidean, Mirakruz gainera heltzen ginenean, nola ezkerretako etxean huntzak paretetako bidea egiten zuen, bere leihoak eta alboan zegoen begia, inguratuz. Hori niretzat liluragarria zen. Nire ibilbidean hori saiatzen naiz egiten, begiratu eta hedatu nire sorkuntza, hezur berritan nahiko nuke egotea.
Ume harren begirada gosetia, huntzak duen ibiltzeko nahia, ez dut agortzea nahi, hori agortuko da hezurrak agortzen direnean. Gizakiaren begirada ez da itzaletan geratu behar, itzalak nire begirada itzali egiten baitu.
DUINTASUNAREN ETA ASKATASUNAREN KOLOREAK
2011 urtea, urte gogoangarria izango da, giza duintasunaren eta askatasunaren historian. Herrialde arabiarretan, mendebaldeko potentziek babesturiko eta elikaturiko diktaduren aurka altxatu dira milioika herritar. Tunisia, Egipto, Barhein, Libia, Yemen, Siria, Irak, Palestina, Maroko, Argelia... Bidegabekeriaren erreinuari amaiera emateko eginkizuna hartu dute bere gain. Milioika pertsonen ekintza politiko poetikoak, ekintza sortzaileak, Tunezko kashban edo Al Caira-ko Tharir plazan bildurik, marrazten ditu benetako demokraziaren lerroak, askatasunaren bizipenak. Ez Obamak (hipokrita, inbasore eta izuaren agintaria) eta ez Osamak (terrorista, teokratiko eta tiranoa) ez dute askatasunaren eta duintasunaren bidea ireki, milioika herritarrek baizik.
Bat batean, beldurra gainditurik, ordena politikoa eta aurreiritzi manipulatuak pitzatu dira eta munduko boteretsuenen zitalkeria agerian jarri da eta boteretsuak dira beldurra eta nora eza ezagutu dutenak. Eremu idorra zirudiena bizitasun eta askatasun haizez ernaldua ageri zaigu. Kapitalaren fundamentalismoaren eta fundamentalismo islamikoaren artean irteerarik gabeko sufrimendu etengabea zirudiena, duintasunaren eta askatasunaren kolorez janzten hasi da. Tiranoak banan bana historiaren kanposantura bidaliz, herriaren zerbitzurako herriak sorturiko benetako demokraziaren garaia irekitzen saiatzen ari dira. Inork ez daki nola joango den geroa, baina 2011ko lehen hilabeteetan, mundu osoarentzat, esperantzari arnas erraldoia eman diote.
Aurtengo otsailean, arabiar herrietako egunsentiaren hastapenetan, agiri bat kaleratu zen eta interneten bidez zabaldu. “Demokraziaren aldeko intelektual arabiarren Agiria”. Lehen sinatzaileak 64 ziren. Idazleak, pintoreak, poetak, historialarik, zinegileak, kazetariak, antzerkilariak, eskultoreak, unibertsitate irakasleak…
Internet eta sareak: ekintza eta sormenerako tresnak
MikElaZUloReN . GOSARI-SOLASALDIA: Internet eta sareak: ekintza eta sormenerako tresnak NON: Mikelazulo Elkartea, Errenteria-Orereta. NOIZ: Apirilaren 17, igandea goizeko 10etan NORK: Bakalhau Sarea http://bakalhau.info/ http://www.mikelazulo.com/ telef:943517002 edo 669706967 Azken garaietan etengabe entzuten dugu toki guztietan Sare Sozialen garrantziari buruz, edo han eta hemen gizartean sortu dituen aldaketen inguruan. Google, Twitter, Facebook... aldaketa handien eragile omen dira, iraultza sozio-politikoen eragile zenbaitzuen arabera, baina interneten sortu eta garatutako tresnak baino ez dira. Klabea internet eta honek eskaintzen dizkigun baliabideen erabileran dago. Eta nola erabiltzen ditugu? Zer dakigu interneten egituraz? Zer egin dezakegu guk interneten eta gizartean? Zein tresna erabili ditzakegu horretarako? Gosari-Solasaldi partehartzaile honen bitartez Bakalhau sareko kideek galdera hauek erantzun nahi ditugu guztion esperientzia eta ezagutza aprobetxatuz.
Horretarako guztien esperientzia praktikoak eta adibideak erabiliko ditugu oinarri bezela: Interneten eta bertako tresnen erabileraren inguruan eztabaidatuko dugu, Software Librea zer den eta honen atzean dagoen oinarri filosofikoa ezagutuko ditugu, interneten egitura eredu kontrajarriak aztertuko ditugu: Sare zentralizatuak vs. Sare banatuak, eta azkenik tresna hauek aktibismorako eta sormenerako eskaintzen dituzten aukerak ikusiko ditugu. Helburua beraz, historian azkarren garatu den teknologiarekiko ezagutza eta ahalduntzea handitzea izango da. Gai askoren inguruan hitz egiteko aukera egongo da, eta gai hauetatik solasaldi edo tailer berriak egiteko aukera ikusten badugu, partehartzaileon artean beharrezko ikusten ditugunetarako zita jarriko dugu. Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!
http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/
OLERKARIEN EGUNA 2011 Apirilaren 2a Olerkarien eguna 2011-Apirilaren 2a : egun hortan ,proposatzen dugu , euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere , olerki idazle edo olerkizale norberak , gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat ,ots, nahi duen toki bat ,aukera dezan, bakarrik, edo, beste pertsona batzuekin , euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten , nahi duen modura, aurkezteko(irakurriz, edo, musikatuz... abestuz... margotuz edo …abar….) Lotura bat denon artean , internetez eta prentsaz,egiteko, partehartzale norberak , nun, nola eta ze ordutan eginen luken bere aurkezpena:Martxoaren 20 eko, ‘blog' honen bitartez jakinarazi beharko luke . (Kontaktua : hatsaelkartea@aol.com)
Martxoak 24 Osteguna 19:30tanMikelazulo Kultur Elkartean:
Maite Landin liburuaren protagonista eta
Juan Ramon Garai "Intxorta 1937" Kultur Elkarteko kidearekin.
Juan Ramon Garai, Izpi Berdea eta Maitek parte hartu dute liburuaren idazketa prozesuan.
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak argitaratu du.
Faxistak II.Errepublikaren aurka matxinatu zirela 75 urte betetzen dira aurten. Azken lekukoak desagertzen ari dira, bizirik diren bakarrenetako bat Maite Landin donostiarra da. Datorren hilean 91 urte beteko ditu eta bera da liburu honetako protagonista.
Maite Landin Gerra Zibilak suntsitutako familia batetik bizirik geratu den bakarra da. Bere aita Igeldoko Behatoki Meteorologikoko zuzendariordea izan zen. Behatokiak eta Errepublikak aldi berean izandako goraldia,1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarra, aita eta anaiaren erahilketak,
Bilbora ihes egin beharra, eta Frantziara atzerriratzea bizi izan zituen.
Liburu hau Florencia Olazagoitia Ceciaga andreak sabelean zeraman umeari eskeintzen diote; Florencia 1936ko azaroan fusilatu zuten Oiartzunen. Ume horrek 74 urte izango zituen orain, baina ez zuen argirik ikusi. Ume hura bezalaxe, demokrazia eta justizia fusilatu egin zituzten eta gaur egun oraindik argia ikusteke dago.

“RALCO. Un mal negocio” (Nicolás García, Xavi Vaque) (Chile) 50 min 2008
En 1997, la multinacional hidroeléctrica Endesa, con apoyo del gobierno chileno, inicia la construcción de una gigantesca represa hidroeléctrica en el río Bío Bío, en el Sur de la Cordillera de los Andes, tierra ancestral de los Mapuche Pehuenche. El documental presenta un seguimiento de casi 10 años de la lucha de algunas ancianas por la integridad de sus lugares y su cultura y la transformación social y física del Alto Bío Bío.
1997. urtean, Endesa multinazioal hidroelektrikoak, Txileko gobernuaren sostenguarekin, Bio Bio ibaian urtegi erraldoi baten eraikuntza hasi zuen, Andes-etako mendikatearen hegoaldean, Maputxe Pehuentxeen lur aintzindaria. Dokumental honek zenbait agureen ia 10 urtetako lehia aurkezten du, goi Bio Bioko lurralde, kultura, gizarte-eraldatze eta eradaltze fisikoaren aurrean
Zine Txiroa Oreretan Otsailaren 17 febrero
"Nos sentamos a hablar. Un diagnóstico de las artes escénicas desde Bilbao"(Ramón Barea / Bilbo / 2007)
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Ramon Barea eta Irene Bau zuzendariekin.
Proyeccion del documental y después charla con los directores Ramon Barea e Irene Bau.
Arratsaldeko 19:30-etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean
(Ramon Barea / Bilbo / 2007)
Naiara Etxeberriaren margoak-otsailan
otsailan zehar mikelazulo kultur elkartean Naiara Etxeberriaren margoak izango ditugu ikusgai,Etxeberriak afizioz margotzen du, 2. aldia da mikelazulon bere koadroak jartzen dituela,
oraingoan gai bezala LOREAK hartu ditu eta aurreko erakusketan bezala, koadroak erliebe ezberdinak
eta akrilikoak erabiliz osatu ditu.
argazki batzuk doaz atxikita,
kontaktua:
naiara_etxeberria@hotmail.com
http:/mikelazulo.com
“Galerna”Jon Kepa Iradi.Liburuaren aurkezpena.
“Arbasoen historia ez galtzea eta itsasoko beharginei omenaldia egitea nuen helburu”
`Galerna´ liburua aurkeztuko du Iradik eleberria kokatuta dagoen Bermeo bere herrian.
`Galerna´ eleberri historikoa dela esango nuke.
Bi garai historikotan kokatuta dagoen eleberri bat da. Lehen zatia XVI. mendean kokatuta dago; Francis Drake kostaldetik, baita Euskal Herritik ere, igaro zeneko garaia kontatzen du. San Juan Gaztelugatxekoa suntsitu eta Izaro erre zitueneko garaia kontatzen du. Bermeoko ideiak, sineskerak, mitoak eta garrantzia daukaten era horretako gauzak sartu ditut eleberrian. Bestalde, 1912an gertatu zen galerna zela eta, garai hartan arrantzaleen familia baten bizia zelakoa zen kontatu dut.
Kontatzen ditudan bi istorioak galerna batekin bukatzen dira. Hori dela eta jarri diot `Galerna´ izena eleberriari. 1912ko galernan Elantxobeko, Lekeitioko eta Bermeoko 141 arrantzale hil ziren itsasoan.
Garai horietan bizimodua zelakoa zen azpimarratu nahi izan dut; zeintzuk pentsamolde zituzten. Gure arbasoen historia ez galtzea nahi nuen. Nire hurbileko jendeagaz hitz eginda, anekdotak eta bestelakoak bildu ditut, baita nire aitak eta beste batzuek kontatu dizkidatenak ere. Hori da helburua. Omenaldia ere egin nahi izan diet, itsasoan ito direnei eta baita itsasoari lotuta lan egin duten emakumeei eta gizonei.
El cantautor David Durán en concierto.

Mikelazulon Abenduaren 17 eta 18an
20:30ean Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
Abenduaren 18an Eskola: Beñat Sarasolak emango du, hauxe da titulua: Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref).

ESKOLARI BURUZKO OHARRAK
Beñat Sarasolak eman dizkigun argibideak:
Landuko diren lanen zerrenda: liburuak irakurriz gero bikain, bestela ez irakurrita ere ez da arazorik gabe jarraitzeko moduko saioa izango da. Oinarri gisa hauek irakurtzea dela onena: En attendant Godot (euskaraz badago), Fin de Partie eta Krapp’s Last Tape. Hirurak antzerki obrak.
Prosatik, Trilogiako obrak: Molloy, Malone meurt eta L’Innomable.
ESKOLARI BURUZKO AZALPENA: Samuel Beckett-en obra modu askotara irakurri ahal daiteke, eta izatez, era aski diferenteetan interpretatu izan da. Saio honetan Becketten obrak ulermena eta esanahiaren inguruan aurkezten dizkigun arazoak azaltzen saiatuko gara. Alegia, nola Becketten obra ulertzeko ez den baliagarria literatura irakurtzeko modu ohiko edo tradizionala. Auzi honek literaturan oro har nola eragiten duen iradokiko da, halaber; hala nola: nobela eta literaturaren amaiera, literatur garaikideko (balizko) forma berriak, idazletza eta komunikabideak, eta abar.
Eskolaren bigarren atalean hainbat bideoak ikusi eta komentatuko: Bat Krapp’s Last Tape izango da eta bestea, denbora ematen badu, What Where. Sarasolak bideoak jarraitzeko eta komentatzeko idatzizko materiala banatuko du.
ZUEN ESPEROAN GAUDE!!!
Zine Txiroa Oreretan

"RED TINKU: Voces de la Plaza del Pueblo"
(Red Tinku / Bolibia / 2010)
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Bolibiako Red Tinkuko kide batekin
Proyeccion del documental y después charla con un miembro de la Red Tinku de Bolivia
Arratsaldeko 19:30 etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartea
Cochabamba-ko Plaza zentrala (Bolibia) erresistentzia antifaszista eta antineoliberalaren ikurra da 2000. urtean Uraren Guda gertatu zenetik. Zeharo gune berezia da. Bertako erakunde herrikoi autonomoak, beraien jardunarekin, Evo Moralesen MAS-ak aurrera daraman aldaketa prozesuarekin autokritiko eta kritiko agertzen dira.
Bertan Tinku Sareak neoliberalismo eta arrazismoaren aurka egiten duen militantzia politikoa aurki dezakegu. Kultur arteko harremana eta borroka ideologikoa nabarmen agertzen dira Plazako Unibertsitate Herrikoi Libertarioan.
"RED TINKU: Voces de la Plaza del Pueblo"
La Plaza central de Cochabamba (Bolivia) es un simbolo de la resistencia antifacista y antineoliberal desde la Guerra del Agua en el año 2000. Es un espacio ùnico, muy critico y autocrítico del proceso de cambio que desarrolla el MAS de Evo Morales, desde las organizaciones populares autónomas.
En ellas podemos encontrar la experiencia de lucha de la Red Tinku y su militancia polìtica en la lucha contra el neoliberalismo y el racismo. La interculturalidad y la lucha ideológica en la Universidad Popular Libertaria de la Plaza son notorios.
Informazio gehiagorako:
Mikelazulo: 943 517 002
mikelazulo@hotmail.com
"Maitasunaren arbola"

Maitasunaren Arbola
Ipuin-konferentzia epela.
Erotikarik ba al da? Nori bururatu zitzaion istorio erotikorik ba ote zegoenik? Zer espero dugu errelato erotiko bati heltzen diogunean? Aspaldian, irakurri baino, entzun egiten zenean, erotismorik ote zegoen istorioetan? Ahozko narrazio zaharrak erotikoak al dira?
Galdera gehiegi gozatzen ibiltzeko, beraz gozatzea bada gogoa askatzea, zentzuak erne eta libre edukitzea, nola definitu erotika narrazioan. Maitasunaren arbola aspaldi zaharreko Afrikako istorioa da. Horrekin batera beste ipuin batzuk izango dira, guztietan pertsona humanoek sexu kontuak nola kontatu izan dituzten adierazgarri, orduan eta orain; han eta hemen. Maitasunaren arbolara zergatik batzuk besteak baino gehiago itsatsiak dauden jakiteko, istorioa entzun behar, ezinbestez.
Kontalaria: Joxemari Carrere
2010eko HERRIEN ASTEAREN EGITARAUA.
AZAROAK 17.- MALETA BETE ISTORIO ipuin kontaketa
Ahmed bereberra, Sandra ekuadortarra, Chuluntsetseg mongoliarra, Andrea brasildarra, Nadia marokoarra... bakoitzak bere maleta dakar oroitzapenez, istorioz, esperientziaz betea... Hori izango da Koldo Mitxelena-Biteri eskolako haurrei eskainiko dieten oparia.XENPELAR ETXEAN: GOIZEKO 11,00ETAN.
AZAROAK 17.- IPUIN KONTAKETA, GINEAKO AMAL HALAL JATETXEAN
AZAROAK 18.- HITZALDIA: ETORKINAK ERRENTERIA-ORERETAN: DIAGNOSTIKOA.
MIKELAZULON: ARRATSALDEKO 19,30EAN.
AZAROAK 19: KAFE-KONTZERTUA: Daniel Etcheverry
DANIEL ETCHEVERRY, gitarra klasikoan irakasle eta kontzertu emaile paraguayarra da. Donostian bizi da eta prestakuntza artistikorako hainbat kultur guneetan (Kantuz Bizi, Guardetxea...) musika tailerrak eta klase indibidualizatuak eskaintzen ditu.MIKELAZULON: ARRATSALDEKO 19,30ETAN.
AZAROAK 20.- ANTZERKIA 19:30. Xucrut Teatre Konpainiaren emanaldia: “NO TE CONSUMAS!”NIESSEN ARETOAN. Sarrera doan.
ERAKUSKETAK:
Azaroak 16-21: Erakusketa Xenpelar etxean: “SAHARAk emakume izena du”
Saharar herriak 35 urte daramatza bertan, bere lurrera, Mendebaldeko Saharara, noiz itzultzeko zain. Argazki sorta honetan kanpalekuetako emakumeen bizimoduen berri ematen da, bertan bizitakoa azalduz.
KARTELA:
Mariana Sellanes ilustratzaile venezolarrak propio Herrien Asterako egina eta itsasoaren bestaldetik bidalia.
Zine Txiroaren V. Denboraldia abian da
ZINEMA
Sagarraren denbora. 25 urte deserritik itzultzen dokumentala eskainiko dute hurrengo ostegunean; 19:30ean izango da emanaldia Mikelazulo Kultur Elkartean
Bostgarren urtez, Zine Txiroa zikloa martxan jarri dute Errenteria-Oreretan. Mikelazulo Kultur Elkartean burutzen den proposamena da eta aurreko urteetan bezala hilabeteko bigarren ostegunean egiten jarraituko da.
Hurrengo ostegunean, hilak 14, Sagarraren denbora. 25 urte deserritik itzultzen dokumentalaren proiekzioarekin emango diote hasiera bostgarren denboraldiari. Mikelazulo Kultur Elkartean 19:30ean izango da emanaldia. Dokumentalaren ondoren solasaldia izango da Josu Martínez dokumentalaren zuzendariarekin eta Kristiane Etxaluz dokumentalaren protagonistarekin.
Zine txiroaren aurreko edizioetan bezala, "ziklo honen filosofia mantendu nahian gai sozial eta politikoen inguruko pelikula eta dokumentalak ematen jarraitzea da gure apustua". Aurten ere, kuslegoa eztabaidara bultzatzeko filmekin zerikusia duten pertsonak hitz egitera gonbidatuko ditugu.
Mikelazulo Kultur Elkarteko kideek jakinarazi dute proiekzioetan eskaintzen diren filmak eta dokumentalak maila onekoak direla. "Proiektatzen dena zine komertzialetik at gelditzen diren filmak dira, istorio pertsonal eta kolektiboen inguruko filmak" dira.
Bideoteka
Zine Txiroaren antolaketarekin batera bideoteka bat ere sortu zen proiekzioen tituluak eta beste asko ere etxera eramateko. "Bazkide egitea oso erraza da eta daukagun katalogo zabaletik nahi diren pelikula guztiak ikusteko aukera dago" .Informazio gehiago Mikelazulo Kultur Elkartean edo 943 527 002 telefono zenbakian eskuratu daiteke.
ekainan zehar Raul Santestebanen grabatuak ditugu ikusgai mikelazulo kultur elkartean
.Raul Santestebanek Iruñako Arte eta ofizioen eskolan ikasi zuen grabatu eta estanpazio moduloa, Florentziako arte grafikoen eskola internazionalean egon zen bekatua eta Don Hebert-ekin kurtso ezberdinak egin ditu Artelekun. 2004ean Sonia Ilzarberekin batera Goroabeto, grabatu eta plastika tailerra ireki zuen Iruñan (C/Goroabe 34). Bertan beraien obrak gauzatzen dituzte eta grabatu teknika ezagutzen duen orok bere proiektuak bertan gauzatu ahal ditu.Mikelazulora gerturatzen denak Santestebanen 11 grabatu dituzue ikusgai, japoniar estetika eta hemengo kultura batzen dituen seriea.
Jarraian erakusketaren inguruko informazioa egilearen hitzetan:
"Siempre me ha llamado la atención la cultura japonesa y sus grabados también llamados Ukiyo-e, generalmente se hacían con la técnica de la xilografía o grabado sobre madera y sus imágenes trataban sobre temas cotidianos del Japón de esos tiempos (siglo XVII en adelante) samurais, geishas, luchadores de sumo, actores, escenas cotidianas, escenas eróticas, paisajes, animales... Muchas de esas imágenes, las hemos visto en distintos medios visuales, y han llegado a convertirse en tópicos de ese país. Cuando me hablan de Japón, enseguida me vienen a la cabeza kimonos, katanas y señores descalzos con el rictus muy serio, aunque estemos en el año 2010.
En esta serie de litografías que llamo Euskiyo-es, juego con la estética japonesa y diversas escenas de nuestra cultura y vida cotidiana (muchas de ellas convertidas también en tópicos), dando como resultado una mezcla de ambas culturas en principio tan lejanas, pero que, escarbando un poco, pueden tener alguna similitud y sin mas afán que el de intentar provocar la sonrisa de quien las vea. En las litografías han colaborado Keiko, profesora de japonés en la Escuela de Idiomas de Pamplona, que me ha ayudado con las traducciones de los títulos de los grabados y Norie maestra de caligrafía japonesa (shodo) del Centro de Arte y Cultura de Japón en Madrid, que se ha encargado de la caligrafía de las litografías."
Zine Txiroa Oreretan-mikelazulo
"Deabru guztien urtea/El año de todos los demonios"
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Angel Amigo zuzendariarekin
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartea
(Euskara)1976-ko uztailaren 23-an desagertu zen Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur", ETA pm-eko kidea. Oraindaino ez da gorpurik agertu, ezta ikerketarik egin ere.Dokumental honek Pertur desagertu zen urtearen kontaketa egin eta hipotesi berri bat jarri du mahai gainean pasadizu iluna apur bat argitzeko. Honen arabera, zantzu asko daude Pertur Espainiko Poliziaren aginduz Italiako neofaxistek bahitu zutela pentsatzeko.
(Angel Amigo/Euskal Herria/2007)
(Castellano)
El 23 de julio de 1976 desaparecio el miembro de ETA-pm Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur". Hoy en dia no ha aparecido el cuerpo, ni se ha hecho investigación alguna.
Este documental narra el año de la desaparición de Pertur y pone sobre la mesa una nueva hipotesis para aclarar este oscuro pasadizo.
Según esta hipotesis, hay muchos indicios para pensar que fue secuestrado por neo-fascistas italianos por orden de la Policia Española.
http://www.mikelazulo.com/
http://www.zurriolagroupentertainment.com/pertur/
Zuzendaria/dirección: Angel Amigo
Ekoizpena/Produccion: Juan Luis Ezkurra
Iraupena/duracción: 72 minutu
Hizkuntzak/idiomas: castellano/euskera
Aurrerakin/trailer: http://www.zurriolagroupentertainment.com/pertur/trailer.html
Gloria Askaso
Gloria Askasok txikitatik izan du gustuko margotzea eta Isasa-rekin hasi zuen bere formakuntza, Obesorekin ere jaso zituen klase batzuk eta ordutik bere gisara dabil.
Askasok pintura klaseak ematen ditu Oiartzungo helduen tailerretan eta oso gustuko du lan hau.
Momentuan deitzen diona margotzen du Askasok, oraindik asko ikasteko duela esaten du beti eta benetan maite duena margotzearen disfrutea dela.
Xenpelar kultur etxean, Lezon, Hernanin, Beran, Oreretako Zubia-n eta beste zenbait lekutan jarri izan ditu erakusketak.
Poesia ibiltzeko erak-X.poesiaren astea
Maiatzak 11, asteartea
19:00 AIREA IBILTZEKO ERAK. Talde-errezitaldia, zirku-telak eta musikarekin. Fanderian, bidegorriaren alboan dagoen parkean.
Maiatzak 12, asteazkena
19:30 HATSAREN OLERKI BUSTIAK bideoaren aurkezpena MIKELAZULON
20:00 batBada ale berrien aurkezpena (I): Idoia Beratarbideren BEGIRA eta Ander Fernandez eta Maite Gurrutxagaren MATHILDE ETA ATEA / MATHILDE Y
Maiatzak 13, osteguna
19:30 Egunsentiaren buruan errezitaldia. Aimè Cèsaire, negritudearen poeta MIKELAZULON.
Maiatzak 14, ostirala
20:30 EURIA ARI DU olerki musikatuak. Fertxu Izquierdo eta Aitzol Lasaren eskutik MIKELAZULON.
Maiatzak 15, larunbata
19:00 batBada ale berrien aurkezpena (II): Marialuz Albuja idazlearen EZINEZKO PENDIZA poema bildumaren aurkezpena. Egileak berak errezitatuko du, batBada ekimeneko arlo ezberdinetako sortzaileen laguntzarekin XENPELAR ETXEAN
(Poemen itzultzaileak: Asier Sarasola eta batBada. Alearen diseinua: Allende Arnaiz).
Maiatzak 19, asteazkena
19:30 Marialuz Albuja ezagutu. Idazlearekin solasaldia, eta ostean mikroak zabalik poemak irakurri edo gitarra hartu nahi duen ororentzat MIKELAZULON
Maiatzak 23, igandea
19:00 IRATZEEN ESPORAK liburuan oinarritutako errezitaldia. Igor Estankona (hitzak) eta Borja Estankonaren (kantak) eskutik MIKELAZULON.
GOSARIA SANTIAGO ALBA RICOREKIN.
Laguna: berri on batekin gatozkizu: maiatzaren 2an, goizeko 11,30tan, Mikelazulon, gurekin gosaltzen egongo da Santiago Alba Rico.
Guretzako, ohore izateaz gain, okasio bikaina da bizi garen gizarte kapitalistaren kulturarekiko begirada zorrotz, sakon, barkamenik gabea lantzeko. Santiago Albak lehendik landu digunaz ikasiz eta geure espiritu kritikoa zehaztuz, zabalduz, sakonduz, hitz batez, osatuz.
Gosarian parte hartu nahi baduzu eskertuko genizueke aldez aurretik baiezkoa baieztatzen badiguzu. Horrela eginez Santiago Alba Ricok Fernandez de Liriarekin batera atera berri duen “El naufragio del hombre” liburuaren zati aukeratu batzuk bidaliko genizueke e-mailez.
Dena den, ondoan duzu, Santiago Alba Ricoren inguruko hainbat datu.
“Santiago Alba Rico (Madrid, 1960) estudió filosofía en
Rebelion.org-eko zuzendaritzako da gaur egun eta web orrialde horretan artikulu asko ditu argitaratuak. Bereziki aipatu nahi dugu horien artean “Elogio del apagón” 31-01-2010 eta “Elogio del aburrimiento” 26-11-09. Bi horiek dira “El naufragio del hombre” liburuan aurkitzen diren bi zati. Hain zuzen, liburu honen inguruan eta Capitalismo y Nihilismo liburuen inguruan emango du berak hasierako hitzalditxoa. Ondoren gogoeta libre denontzako Mikelazulo kafe bereziarekin batera
Zure deiaren zai.....................Mikelazulo elkartea. 943.517002.
"Nabusimake, memorias de una independencia"
Apirilaren 15 abril
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Maria Izquierdo, Arhuakar indigenarekin (Kolombia)Proyeccion del documental y después charla con Maria Izquierdo, indigena Arhuaca (Colombia)
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartea
El documental muestra las contradicciones del pueblo Arhuaca que vive en el norte de Colombia. Más concretamente, sin que ellos lo pidan, las imagenes y la historia de arte que que ellos enviaron al poner la mision de los Capuchinos alrededor del año 1910. Despues de vivir el proceso de desculturalizacion durante decadas, de un modo atrevido y pacifico recuperaron su tierra en 1982. En este primer proyecto de cine Arhuakar se recogen con hermosura su lucha pedagogica y sus ganas de vivir mediante distintas voces.
HITZALDIA-TXARLA
de los futuros conflictos en las áreas
urbanas y la militarización de los territorios...
con la presentación del libro:
"Ejércitos en las calles.
Algunas cuestiones en torno al informe
'Urban Operations in the Year 2020'
de la OTAN"
y del fanzine
"Prácticas de militarización: el caso Abruzzo"
sobre los experimentos de militarización después
del terremoto de L'Aquila (Italia), en 2009.
ASTEAZKENA (MIERCOLES)
OTSAILAK (FEB.) 24
19.30etan ORERETAN
MIKELAZULO KULTUR ELKARTEAN
otzailak 21 igandea, 19,00etan

Martinek "Poesia para no eruditos" lanaren ostean, bere 2. cd -a a urkezten digu errezital honekin: "Sonrrisa naciente"
La poeta Karmele Martín (Irun), tras su trabajo intimista "Poesia para no eruditos", nos presenta su segundo CD "Sonrrisa naciente", donde nos abre su interior con un halo de esperanza y color.
Recital en Mikelazulo Kultur elkartea de Renteria el 21 de Febrero, a las 19:00 horas.
"Ator xomorro. Hemen jolasak".
Carmiña Dovale Carrión argazkilaria
"Chillidaren argi beltza" argazki erakusketa jarri du
Carmiña Dovale Carrión-ek Oreretako Mikelazulo kultur elkartean,
Carmiña Dovalek (1982) 2008an bukatu zituen arkitektura ikasketak eta doktoretza ikasketak egiten dabil gaur egun(ideia, forma eta materiala arkitekturan),
2. aldia da Dovalek mikelazulon erakusketa jartzen duela eta oraingoan doktoretzan lantzen ari den ideia izan du bide erakusketa hau prestatzerako orduan,
bertara gerturatzen denak Chillidaren eskulturak aurkituko ditu Dovaleren argazkietan, formatu ertaineko lanak, guztiak 2 argazkiko seriean landuak.
Desde 15 de enero hasta el 12 de febrero,
Exposicion de fotografia "Chillidaren argi beltza"de Carmiña Dovale Carrión en la Asociación cultural Mikelazulo de Renteria.
Carmiña Dovale(1982) acabao los estudios de arquitectura en el 2008 y hoy en día esta haciendo el doctorado (idea, forma y material en la arquitectura).
Es la segunda vez que expone Dovale en la asociación y esta vez el tema son las esculturas de Chillida, investigacion que esta realizando para el doctorado y tema que a querido utilizar para esta nueva exposicón.
Jarraian Chillidaren "Escritos" liburutik Dovalek ateratako testua eta pare bat argazki,
Eduardo Chillida (libro Escritos)
“Todos los lugares son perfectos para el que está adecuado a ellos, y yo aquí, en mi País Vasco, me siento en mi sitio, como un árbol que está adecuado a su territorio, en su terreno pero con los brazos abiertos a todo el mundo. Yo estoy tratando de hacer la obra de un hombre, la mía porque yo soy yo, y como soy de aquí esa obra tendrá algunos tintes particulares, una luz negra que es la nuestra.”
MUNDU MAILAKO PROIEKZIOA
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zuzenbidea/Dirección: Alberto Arce/ Mohammad Rujailah
Script: Alberto Arce/ Miquel Marti Freixas
Edizioa/Edición: Alberto Arce/ Miquel marti Freixas
Soinua/Sonido: Francesc Gosalves
Post-produkzioa/Post-producción: Jorge Fernández Mayoral
Diseinu/Diseño: Mr. Brown and Malibrán
Ko-produkzioa/Co-producción
Banaketa/Distribución: Eguzki Bideoak.
Itzulpena/Traducción: Mohammad Rujailah/ Alberto Arce
Iraupena/Duración: 112´
http://toshootanelephant.com/es
http://www.blip.tv/file/2798654/

























.jpg)

