"Eider Zabaletaren margolanak ditugu oraingoan Oreretako Mikelazulo elkartean. Kimikako gradua hasi berri duen Oiartzuar gazte honek, bere denbora librea erabiltzen du margotzeko, baita abesteko ere. Bere anaia den Gorka Zabaleta kantautoreak eginiko kontzertuetan parte hartzen du eta abestuz. Txikitatik gustuko izan du margotzea eta pintura lehiaketetan parte hartu du sariak jasoz. Horrela, Mikela izango da bere lanak aurkezteko lehen lekua. Erakusketa astelehenetik igandera irekita egongo da arratxaldeko 4tatik aurrera Urriaren 3tik 30ra. Denok gonbidatuak zaudete bertara gerturatzea."
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada